Autofinantzazio

Finantzetan, autofinantzaketa edo autofinantzazioa enpresa, inbertsio, proiektu edo jarduera batek behar dituen finantza-beharren berezko estaldura adierazten duen terminoa da, mailegu, kreditu eta bestelako kanpoko finantza-baliabiderik erabili gabe. Autofinantzaketa enpresako jabeen kapitalak erabiliz edo jarduerak berak sortzen dituen mozkinen bitartez gerta daiteke. Amortizazioa ere autofinantzaketa-modu bat da, horren bitartez enpresak aktiboen balioen gutxitzea aldiro hartzen baitu beregain, galera moduan.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search